Pantalla :
Beti oso zaila izan da garai eta latitude guztietan itsasoak zeharkatu dituzten nabigatzaile, abenturazale, merkatari, soldadu eta esploratzaileen artean piratak zein ziren eta zein ez bereiztea. Ez da...
Ikastolaldiko azken konbibentzia-txangoa egitekoak ziren, eta ez zekien zergatik, baina goiz hartan urduri eta triste xamar altxatu zen Usue ohetik. Bukatu nahi ez zuen ibilbide baten amaiera zela sentitu...
Neskatila baten oihua entzun zen: aaaaaa! Eta piraten untzian kainoietara joan ziren denak arrapaladan. Kapelak hartu, pistolak eta labanak eskuratu, eta erratzaz armaturik abiatu zenik ere egon zen....
Ttrikuharrien artean bizi zen Basajaun, izadiko errege; haizeen, eurien, landareen, ibaien eta animalien ororen jaun. Behin ereinotz hostotsuen artean paseatzera joan zen Basajaun eta hosto artetik distira...
Mizel ez da oso gustura bizi. Aitak asko edaten du eta etxean ez da eroso sentitzen. Lagunak utzi eta zerbaiten bila abiatzen da. Lagun berriekin erretzen hasten da, edaten... Herriko mingain luze eta...
Gure harremana hausteko zorian ginen. Tokitan zeuden gure nobio garaiak! Elkarri torloju muxuak ematen genizkion sasoia... Aspaldiko kontuak. Gero eta okerrago genbiltzan. Ez genion elkarri barkatzen....
IGARLE TXIKI BAT IZATEA HANDIA DA GERO! Krystal Ball naiz. Ikaslea eta igarlea izanik, etorkizuna iragartzen trebea naiz, baina izugarri gaizki daramathorren zain egon beharra? batez ere nire urtebetetze...
Dino-Mikelek T-rex baten arrastoa aurkituko du abentura honetan! Paleontologo ospetsu baten semea denez, Mikel gaztea mundu osoan bidaiatzen aritzen da bere aita dinosauro-bilatzailearekin.Aitak dinosauroen...
Behin batean, aspaldi, fantasma bat ikusi nuen. Eta gero, handik lau urtera, beste bat. Lehenengo fantasma maitekorra zen, eta usain onekoa. Nardo-usaina zuen. Beatriz Obregónen espiritua zen. Berari...
Hitzen arteko Kaosean ahots bakarra bilatu beharrean dugu Gogoa: zetazko hitzak, hitz metalikoak, ozenak, mutuak, lantazgileak, zauritzaileak, ausartak, lotsatiak, sekretuak, publikoak, ulerkorrak, inozentziaz...
Goizaldean bi bizitza gurutzatu dira sarean. Bi gazte joko misteriotsu batean: ametsak, ilusioak eta kezkak partekatzen dituzte, baina ez identitateak. Laster emango dute hurrengo pausoa: itsu-itsuko...
Behin batean, aspaldi, fantasma bat ikusi nuen. Bai espektro bat, agerpen bat, espiritu bat; nahi duzun bezala esan; kontua da ikusi egin nuela. Gizakia Ilargira iritsi zen urtean izan zen eta une batzuetan...
Ez da batere ona Adrianek anaiarekin duen harremana, eta amak elkarrekin ibiltzera behartu ditu. Amaren ideia horrek, itxuraz, ez du ez bururik, ez buztanik, baina ezusteko fruituak eman ditu. Imanolen...
«Ismael Arana naiz, hamasei urte ditut, eta batzuetan ikusezina izan nahi nuke, airean desagertu ahal izateko». Beharbada, dagoeneko gehiegi dira halako esaldiak errepikatzen dituzten gazteak. Egoera...
Abentura-eleberri honen erritmoa bizibizia da, eta César Mallorquík ezin hobeto elkartu ditu istorio konplexu baten atalak. Bolivian hasten da narrazioa, Flor Huanaco andreak Espainiara alde egin aurretik,...
Silvia, Medikuntza-ikaslea, Indiara joan da boluntario, mundutik urrun dagoen ospitale batean udan lan egitera. Gurasoak eta mutillaguna aurka izan ditu erabaki hori hartzean, baina senari eta bihotzari...
Zer gertatu zitzaion Barbara Molinari? Bere gorpua ez zen sekula aurkitu, eta errudunen bat atxilotzeko frogarik ere ez zen lortu. Telefono mugikor batera egindako dei batek hankaz gora jarriko ditu pertsona...
Munduan bi pertsona mota daude: jenioak eta gainerakoak. Hori dio gure amak. Jenioen artean nire neba dago. Gainerakoen artean ni nago. Amak ez du horrelakorik esaten, baina nik badakit hori pentsatzen...
Skaterrak baliatu dituzte hiria promozionatzeko ikonotzat, museo berriaren modernotasunaren ikurtzat. Agintariek skateekin patinatzea debekatu diete, ordea. Eta skaterrak matxinatu egin dira. Pintada...
Munduko familia guztiek dituzte akatsak. Nireak izan ezik. Perfektuak dira. Ni ez. Nik Alex dut izena, eta ebaluazio honetan bi suspentso atera ditut. Bi kalabaza, zein baino zein handiagoak.
Eleberri poliziakoa eta gotikoa uztartzen dira intrigazko istorio honetan. Max gaztea erortzeko zorian dagoen etxe batean esnatu da. Gorputza orbain izugarriz zeharkatuta dauka. Horrek agerian uzten du...
Xenia notarik onenak atera nahian ari da Medikuntza ikasteko ilusioak bultzatuta, baina azkenaldian beheraka doa. Izan ere, maiteminduta dago, baina ez bere inguruko mutil batez, fantasma batez baizik....
Ivo Labe labezomorroa eta bere familia zoriontsu bizi dira Kantadera andrearen etxe zaharrean. Baina egun batean, andrea hiltzean?. Labetarrek ihes egin beharko dute jabe berriak etxea fumigatu eta zomorro...
Handiak izan dira aldaketak XX. mendean: jendea lan bila etortzea, zinema eta bestelako asmakizunak, iraul-tza asmoak, gerra ankerra eta gerraoste luzea, txabolak, askatasun-ametsak berriro itzartzea......
Gaur kazetan ari da Eñaut Oihenart, urtetan Euskal Herritik urrun ibili ondotik, fisikoki nahiz gogotik. Xalbat Barnetxe laborari eta militante zailduak ohartarazi du, isilpean, euskal kostako jauregi...
Nobelaren eta ipuin-bildumaren arteko lurralde paduratsuan kokatzen da Zomorrotu hau: bost istorio luze, barnean hainbat atal dituztenak, eta batetik bestera igarotzen diren pertsonaiak, pasadizoak, erreferentziak....
28 urte ditu Maiderrek, berak bakarrik hazten duen zazpi urteko seme bat, Iraitz, eta beste hainbat arazo: Unax neba gaztea desagerturik dago duela bi urtetik, eta hilketa baten egilea dela uste du poliziak;...
Ursha bere gurasoekin eta anaia txikiarekin iritsi da Esloveniaren eta Kroaziaren mugatik gertu dagoen Mali oki herrixkara, asteburu bat pasatzera bere aitona-amonek basoaren erdian duten landetxera....
Laino Zuri Handiaren Lurraldean iluntasuna da nagusi; Tawhirimatea zeruetako jainkoa haserre dago, eta laino beltz eta ekaitzekin estali du eguzkia. Herri margotua erabat abailduta dago, baina gure protagonisten...
Katu gehienak ustekabean sartzen dira gure bizitzan, bat-batean maitemintzen gara, lotura berezi bat dago. Beste batzuetan, nolabait enpresa nahi dugula sentitzen dugu katu batena, eta hor zalantza asko...
Puede que no esté disponible para la venta en tu país, sino sólo para la venta desde una cuenta en Francia.
Si la redirección no se produce automáticamente, haz clic en este enlace.