Pantalla :
"Hori zen dena" esaten da bitan ipuinotan. Bi ahots ezberdinetan. Biak emakumezkoenak, narraziootako pertsonaia guztiz gehienak bezala. Eta balio desberdinekin esaten da bietan. Batean, abisu baten itxiera...
Karlos Baza haur zoriontsua eta irudimen handikoa da, baina ez omen da munduko ikaslerik onena. Ipini dioten ezizenak, "Kalabaza", argi uzten du. Egun batean, jeinu txiki-txikia eta hirugarren mailakoa,...
EZ DAGO UMILIAZIOAREN INFERNUA BAINO LURRALDE EZEZAGUNAGORIK Duela lau urte, sute batek Alberto Solerren biltegia suntsitu zuen Hondaresen. Kutxa gotorrean giza hezur batzuk aurkitu zituzten. Padilla...
Euskal Herrian ia ehun urtez luzatu den gerra batek ondorio latzak utzi ditu etxe askotan. Etxe gehiegitan. Elgetako Txapartegi eta Otalora baserrietan, kasu, umetako lagun minak aspaldi hasi ziren elkarren...
Donostian kokaturiko thriller psikologiko honek egileari jazotako gertaera hunkigarri batzuk ditu abiapuntu. Duela urte batzuk, emakume batek laguntza eskatu zion. Senarraren jipoiak eragindako ubelduz...
Zer da guk nahi gabe ere bizimodua korapilatzen digun sentimendua? Zein da pertsonen arteko katramila gehien sortzen dituen arrazoia? Zer da gorputzak lotzera bultzatzen gaituen zirrara goxoa? Deituiozu...
Lisboako bazter ilunenak garbitzen ari da norbait: kalean dabiltzan prostituta zaharrak, jonkiak, eskale eta arloteak hilik agertzen hasi dira; horietako bat zen Mariza, eta hiltzailearen bila ekingo...
1994. Aitonarekin bizitzen jarri da gazte bat: suizidiorako joera du agureak, eta psikiatrek uste dute gerrako oroitzapen isilduek zerikusi zuzena dutela horrekin. Aitona hobeto ezagutzen saiatuko da...
Emazteaz libratu nahirik, hilketa perfektua antolatu du Garik: profesional baten esku utzi du egin beharrekoa, bera ez du ezerk lotzen gertaerekin, eta arrasto guztiek ezer ez dakien koitadu bat seinalatzen...
Irailaren zazpian, Donostiako Bilintx institutuan ikasturte berria hasi da. Urtero legez, tribu ezberdinak nahastuko dira bertan: modernoak, frikiak, punkiak, hip-hoperoak eta apatxe bakartiak. Nerabe...
1936ko gerrari buruz idatzitako liburu historiko nahiz fikziozkoen artean toki berezia beteko du Miren Agur Meabek idatzi duen nobela xume baina eder honek. Urtebete itsasargian gaztetxoentzako eleberri...
Izumenezko ipuinen ezaugarri guztiak dituzte Edgar Allen Poeren kontakizunek: heroia bakar-bakarrik dago gaztelu zahar batean, edo ziega batean itxita, edo basoan galduta dabil. Poek, baina, berritu egin...
1936ko Gerran ibili eta gero, II. Mundu Gerraren amaieran Frantzian desagertutako Jose Bermejo aitona miliziano anarkistaren arrastoaren bila hasten da haren biloba Bakartxo. Inoiz ezagutu gabeko aitona...
Gregori Efi movitx Rasputinek neurri berean eragin zuen San Petersburgo hirian mirespena nahiz gorrotoa. Besteak beste, sendatzaile ospea zuen; horregatik deitu zioten tsarren palaziora, Alexis printzearen...
Bi lagun, motxila bana, Inter-rail txartela Europan barrena bidaiatzeko: horra liburu honen abiapuntua. Hamaika abentura, pasadizo eta bitxikeria bizi izango dituzte Iker eta Jonek hiriz hiri, trenetan...
Itsasoa izan da betidanik literaturako iturri oparoenetakoa: gure letretan ere ez dira falta arrantzale-giroko istorioak, baina horien aldean berria da Patxi Iturregik dakarkiguna; merkataritzako nabigazioan...
Arrainez gainezka dagoen akuarioari begira ezagutu zintudan. Eskutik heldu nizun eskumuturra hautsita. Marmokak odolusten direnean agertuko nintzela uste zenuen zuk, ordea. Zer da aurreratzea amore ematea...
Misteriozko hiru kontakizunek osatzen dute liburu hau, hirurak ere suspensearen eta izuaren artean kokatuak. Eskuburdinez lotuta, kartzelatik ihesi doazen bi morroietako bati, onik ateratzeko, besoa moztea...
Urtezahar-gaua: bere bizitza aldatu egin behar duela erabaki du Pellok, koadrilarekin biltzera atera aurretik. Ez daki ondo zer-nolako zoramena biziko duen gau horretan zehar, zenbateraino aldatuko diren...
Oskarrentzat, lehenaldiarekin daukan lotura bakarra da Greta, amona Sararen dendako manikia. Ordu luzeak ematen ditu hari begira, harekin mintzatzen, hura janzten eta garbitzen. Baina ez dago erotuta,...
Martin Aldiakoa mutikotan aitarik gabe geratu zenean, nekez susmatuko zuen bere bizitzak izango zuen aldaketa: bizimodua irabazi beharrez, etxekoak utziko ditu, baita Ondarroa bere sorterria ere. Beiragile...
Sei ipuin, sei hilketa, munduko beste hainbat txokotan girotuak: Andaluziako cortijo batean, Siziliako bazter galdu batean, Euskal Herriko herrixka batean, Frantziako landetxe dotore batean, Estatu Batuetakoa...
Hamabost zauri: senarrak utzi duen emaztea, edo ezkontzaz kanpoko abentura duena, edo erantzunik ez daukan maitasun antzua... gizon-emakumeen arteko hartu-eman beti korapilatsuetan oinarritu da Karmele...
Gure garaiko heroia 1838tik 1840ra bitartean idatzitako menturazko nobela psikologikoa da. Bost narrazio biltzen ditu (Bela, Maxim Maximitx, Taman, Meri printzesatxoa eta Fatalista) eta bertan Petxorin...
Non dago normaltasunaren eta erotasunaren arteko marra? Eta erotasunaren eta erokeriaren arteko muga? Ertz labain horretan jolasean dabiltza liburu honetako kontakizunak, hainbat gizon-emakumeren beldur...
Aurreko bere bi liburu arrakastatsuen ondoren (Sprako tranbia eta Van?t Hoffen ilea), nobela berri batekin dator Unai Elorriaga (Algorta, 1973): Vredaman. Aita ospitalean gaixo eta ama hura zaintzen dauzkalako...
Hamlet printzearen aita pozoiturik hil, eta hiltzailea amarekin ezkondurik dago orain. Errege zendua mamu gisa azaldu zaio semeari, gertatu zaiona azaldu eta mendekua eskatzeko. Horra antzezlan honen...
Inoizko informazio trafiko handiena duen gizartean, eskas ditugu elkarri istorioak kontatzeko lekuak eta momentuak. Ahozkotasuna, memoria eta transmisioa dira liburu honen funtsa eta helburua. Ahoz kontatu...
Kolorez, maitasunez, sorpresaz eta naturaz beteriko ipuina. Ireki kolorez, naturaz eta maitasunez beteriko ipuin hau. Ea zer sorpresa aurkitzen dituzun eta nora eramaten zaituzten.
«Cada uno de los textos en que se fragmenta Odio enfrenta una identidad corporativa a una derrota: la ansiedad por el status, el abandono en la vejez, el agotamiento del planeta, la falta de fe, el abuso...
Puede que no esté disponible para la venta en tu país, sino sólo para la venta desde una cuenta en Francia.
Si la redirección no se produce automáticamente, haz clic en este enlace.