Pantalla :
Beharbada asea zaude grafiko, zenbaki, bilakaera, intzidentzia, olatu eta txosten epidemiologikoekin. Edo betexea zaude iritzi eta jarrera gogortuekin: jardun ofizialista gogorrarekin bezalaxe, kontrajardun...
Renon kokatuta daude kontakizun hauek. Areago, Reno hiria bera da pertsonaia nagusia, ipuinetako pertsonaiei biziki eragiten dielako. Horregatik, Reno hiriak berak jasaten ditu denboraren erasoak, pertsonaiek...
Nobela honetako narratzailearen bizialdia eta Doneaneko alabarena 36ko gerran gertaturiko pasarte latz batek txirikordatzen ditu. Narratzaileari, unibertsitateko literatura-irakasle eszeptiko bihurtua,...
Maite eta Asier ama-semeak etxe bila dabiltza. Miren eta Mikelen etxea ikustera doaz. Xabier etxe-agentziako saltzaileak laguntzen die etxea gelaz gela ikusten. Hari xume hori erabiltzen du autoreak irakurlea...
Amodiozko historia bat da Sally Rooneyk eskaintzen diguna, zalantzarik gabe, baina, funtsean, munduan –eta amodioan ere– leku bila dabiltzan bi gaztek bizitza propio eta erakargarri bat eraikitzeko egin...
Niza, 1920. Mediku gazte ospetsu batek, Dariok, onartu egiten du New York-eko emakume abenturazale gazte eta pertxenta bati sasian abortaraztea, bere emazte Klara eta bien haurra gainbeheratik salbatzearren....
Kafka Bilbon, izan, bilduma honetan dagoen narrazioetako bat da, baina bada beste zerbait ere, bilduma osoaren giltza, alegia; idazle txekiarraren presentzia liburu honetan ez baita narrazio bakar horretara...
Irun hiria saria 1997 "Zer gara? Berez gurekin datorrena ala bizitzan zehar egiten goazena? Bien nahastea, agian? Bi galdera horien inguruan mugitu nahi izan dut Jostorratza eta haria idazterakoan; alde...
Atentatu baten lekuko izan da hamasei bat urteko neska bat. Neska horrek berak kontatzen ditu hurrengo hogeita lau orduak, inguruan eta bere barruan gertatzen diren hausturak eta hausnarketak jasoz; autoreak...
Deabrua, mito faustikoa, alegia deabruari arima saltzea dohain baten truke. Gai horren inguruko bost ipuin eta glosario bat ageri dira liburuan. Lertxundik horretarako euskal ahozko tradizioa eta Europako...
Rakel banatzeko zorian dago. Orain arteko harremana urrunetik ikusteko beharra sentitzen du, ihesi alde egitekoa, nahi bada, eta EEBBetara joatea erabaki du, bidaia antolatu batean, beste 13 lagunekin...
Organizazio armatu bateko kide bat, atentatu bortitz batean parte hartu eta gero, haurtzaroko adiskide baten etxera doa, gau baterako aterpe eske. Barrura egin, eta harekin batera iragan atzendua sartzen...
Jendeen jende antzerkia komedia bat da. Familia batean gertatzen da. Erretreta hartu ondoan bere sorterrira itzulia den izebak familiako zuhaitz genealogikoa egina du, eta 400 askaziz goiti aurkitu ditu...
Gertatuko zitzaizun noizbait: entzuten duzu esaldi bat eta hitzek, laser isil nahiz indartsu baten antzera, zainak ireki, zainen barruan sartu, atzera zainak itxi eta odolean txertatuta geratzen zaizkizu,...
"Eta zer den ene beste esku hau, ezabatzen baitu idazten dudana oro; eta zer den eztarri hau ere, beste baten hitzak ahoskatzen baititu; eta zer diren ene oinak, eromenaren bidean galtzen baitira, eta...
Gauza trajikoak umorez esaten maisu da Linazasoro. Irribarre, barre-azal, barre txiki eta handi, denak saiatuko ditu irakurleak, gauzek, ordea, trajiko izaten jarraituko dute. Aldarte ona behar du irakurleak...
Ipuin luzea?, nobela laburra? Dena delako "zer" honetako pertsonaiek eztabaida absurduetan sartzeko duten joera gaixo berberean eror gaitezke auzi hori garbitzeko unean. Kontakizun eder umoretsua bada...
Bost pertsonaia, bost bizitza, bost kontakizun: bost ikuspuntu egoeraz hobeto jabetzeko. Bost bagoi, liburu hau den tren espresari maisuki lotuak. Norabide argia: irakurlearengan lilura piztea. Eta galderak:...
Poetak zioen maitatzen ez dakien pertsona ez dela bizi, baina asko eta itsu maite duenak ere lanak ditu. Galdutako amodio baten kontakizuna da eleberri hau, galdu den unetik hasita, obsesioaren eremuetan...
Urko ez da galtzaile peto bat, baina ozta-ozta gogoratzen da noiz gozatu zuen azken garaipena. Ikerlari izan nahi luke, baina gazte garaiko aurrekari penalek bidea ixten diote. Nola edo hala aurrera ateratzen...
Olympia oso neska berezia da. Amets bat du eta etsi gabe borrokatuko da hura lortzeko: Olympiak gimnasta olinpikoa izan nahi du. Olympiak erronka berriei aurre egin beharko die aurtengo denboraldian:...
Lale Sokolov tatuatzaile lanetan ari zen Auschwitz-Birkenaun. Zenbaki bana tatuatzen zien bera bezala suntsigai sartzen zirenei. Egun batean, tatuatzeko txandaren zain zegoen neska bat ikusi zuen, Gita,...
Guy de Maupassant da France profondeko izaera sakona modu fidelenean jaso eta deskribatu zuen idazlea. Gustave Flauberten miresle eta laguna, le mot juste bilatzea zen Maupassantentzat ere idaztea, eta...
Joyceren lehen maisu-lana da Dublindarrak. Ez da ipuin-bilduma soila, hamabost ipuin soltez osatua; batasuna duen liburua baizik. Ipuinak ez dira hiriko estanpa edo hiritarren karikatura batzuk: azaleko...
Hilabete gutxiko bizia gelditzen zaio Teresari. Arantza bat eraman izan du barru-barruan sartuta bere bizitza osoan, Almike alabak hemezortzi urte betetzeaz batera etxetik alde egin izana, droga-arazoak...
Hamaika kontakizun labur biltzen ditu esku artean duzun liburuak, denak ere saiakera literarioaren eta autobiografiaren artean daudenak, 1944ko udazkenetik 1962ko udara bitartean lehen pertsonan idatziak,...
Tasio Ortiz de Zarate arkeologo ospetsuak kartzelan pasatu ditu azken hogei urteak, Gasteiz hiri lasaia gogor astindu zuten hilketa bitxien egiletzat jota. Ateratzeko lehen baimena eskuratzekotan denean,...
"Urtarrilaren lehenean, munduaren azkeneko urteko lehen egun honetan, zerbait berezia gertatu da gure artean, hautatuon artean. Udaberrian gertatzen den bezala izan da, pozik jartzen zarela zergatik jakin...
Ama izateak zer esan nahi duen galdegiten hasi nintzaion neure buruari haurdun nengoela jakin orduko. Eta haren atzetik etorri zen galdera-sorta ez da gaur-gaurkoz oraindik gelditu. Emakumea noiz amatzen...
EUSKADI ZABALKUNDE SARIA 1999 Nobela honetan gailurreraino darama Andoni Egañak guztiz berezkoa duen diztantziarako eta zehar-esanerako maisutasuna. Frai Kandidoren bizitza kontatzen du bertan. Bi argazkik...
Puede que no esté disponible para la venta en tu país, sino sólo para la venta desde una cuenta en Francia.
Si la redirección no se produce automáticamente, haz clic en este enlace.