Pantalla :
Heriotzaren presentzia desgaraikoak eteten du behin eta berriro kontakizun honetako pro-tagonistaren egunerokoa. Badirudi protagonistak, bere nobela autobiografikoa idazteko lan-utzialdian dagoen liburuzainak,...
Toki pobre edo aberats batean ote zauden jakiteko, begiratu zakarrontziei. Zikinkeriaren ordez zakarrontziak ikusiz gero, ez pobre ez aberats izango da: turistikoa, horixe. Zikinkeria zakarrontzirik gabe...
Bikote haustura mingarri bat du abiapuntu eleberriak; emakumezko baten kontakizuna bakarrik iritsiko zaio, ordea, irakurleari, obsesio bihurtuta. Horregatik, ez ohiko intentsitatez barneratu da idazlea...
B. Bilbao, Z. Zamakola, Txiliku, L. Fernandez, A. Morales, J. Gabiria, H. Cano, egileak. Joan den hamarkadako ipuin onenetakoen antologia bat, XX. mendeko gizarte-aldaketa erakusten dutenak, batetik,...
Garaiko eleberriaren legeak hankaz gora jarri zituen bezala, esan liteke bidaietako literatura eta bidaiariaren sentimendua bera ere behin betiko irauli zituela Laurence Sternek liburu honekin: ordura...
Lankide baten amaren hilbeilak egonezinik uzten duen gizona, giza harremanak matematika- ekuazioen arabera ikusten dituen bikotea, autobusean bidaia luze bat egin behar duen lagun parea, alaba gaixoa...
Zakurrenganako maitasunez eta haien ohoretan idatzia da liburu hau. Izan ere, txikitatik izan ditu Gotzon Garatek zakurrak inguruan, baita orain ere, Deustuko Unibertsitatean; Euskal Herriko zazpi probintzietako...
Eguneko lanak amaituta, irudimena libre utzi du Txilikuk, gauaren erritmo lasaian kontu-kontari aritzeko eta, Xerazade berri bat balitz bezala, 101 gauetan zehar beste horrenbeste istorio asmatzeko. Erudizioz...
Ondarroako Augustin Zubikarai nobela laburrentzako saria irabazi duen liburua duzu hau, kritika soziala eta karikatura barregarria uztartzen dituen idazlan bitxi eta originala da, irakurleari dibertimendua...
Afrika, gizateriaren arragoa, kontinente beltza, kolonialismoaren lehen eta azken biktima. Milaka afrikarrek iparralderantz egiten duten txango arriskutsua nabarmen erraztu da basamortuko errepidea asfaltatu...
Emaztea galdu du idazleak. Min bizi batekin hasi zena min bizi gertatu zen eta, mediku eta ospitaleen erromesaldi luze eta nekagarriaren ondoren, fin gaistora iritsi. Bakardadearen zama, atsekabearen...
Pertsonaien psikologia ederki marrazten duen nobela da Burua txoriz beterik, bizitzaren zabala pintzelkada finez eta doiez erretratatzen asmatzen duena, giza harremanen ezaguera sakona adieraziz egilearen...
Anjak lana, familia eta sorterria utziko ditu, ezagutu duen maitearen atzetik joatearren; Marcok haurtzaroko mendietako mamuak ahaztu nahiko ditu itsas lainoen artean; Rosalía beretik eman eta eman ariko...
1811ko uda da; hiru urte badira Napoleonen tropak Iruñeko zitadelaz jabetu zirenetik, eta jendea nazkaturik dago frantsesak jasan eta elikatu beharraz. Hori dela-eta, gero eta gehiago dira Espoz Minak...
Zerk egiten du gure gizartea den bezalakoa? Zertan eta zergatik gara aurreko belaunaldietatik desberdinak? Gure aroa bereizten duten ezaugarriak hauteman nahi ditu Iñigo Martinezek, eta, horretarako,...
Berria egunkarirako idatzitako artikulu sorta bat da liburu honen bizkarrezurra, eta, beraz, han irakurri ahal izandako testuak dira irakurleak hemen topatuko dituenak. Maite Mutuberriaren ilustrazio...
Pentsiodunek azken bi urteotan egindako mobilizazio indartsuek erakutsi dute zein sakonak diren pentsio sistema publikoaren krisia elikatzen duten sustraiak. Liburu honen helburua da, hain zuzen, krisi...
"Etxeko emakumeak dira. Serora eta alaba. Ez dut haietaz kexurik, ez horixe. Aitzitik, haien lanari esker hartu ahal izaten dut nire zereginetarako astia eta are aisia ere, honakoak idazteko-eta. Haiek...
Ramsay familiak Eskoziako oporlekuan emandako egun parea (hamar urtek bereizita) kontatzen digu Farorantz eleberriak, baina, Virginia Woolfen lan berritzaileenetan ohi den bezala, ekintzari eta elkarrizketari...
Parisen gaude, 1920ko hamarkadan. Euskal Herriko baserri batetik heldu eta argazkilari bihurtu den Maria Garrastazuk, Luxenburgo parketik bere eguneroko itzulia ematen ari dela, neskato galdu bat topatuko...
Enpresan mailaz eta soldataz igotzea, herentzia bat jasotzea, etxe bat erosi ahal izatea, lagun ugari edukitzea? Arrakastaren laukitxo guztiak beteak ditu Jezabelek, argi du zer nahi duen bizitzan eta...
2003an idatzi zuen lehenengoz Koldo Zuazok euskalkiei buruzko ikuspegi oso eta berri bat zekarren liburu bat, ordura arteko Bonaparte eta Azkueren sailkapenak gaindituz. 2008an berritu zuen liburu hura,...
Senarraz aspertuta, abentura zirraragarri batean katramilatu den emakumea; arrakastaren gazi-gozoetan, aspaldi galdutako aitaren oroitzapenari aurre egin behar dion zinemagilea; errebantxa-konbatearen...
Eman diezaiogun bide gure jakingurari, haizearen esanetara jarri eta abia gaitezen mundu berri batera, mundu maltzur eta gordin batera, non abenturak berak gidatuko gaituen zazpi itsasoetan barrena egingo...
Kankal, Kantauri itsasaldeko herri bukolikoa. Oporrak pasatzeko paraje perfektua. Bi mila eta hamarreko uda, ordea, ez zen batere lasaia izan Kankalen. Alderantziz. Sasoi arraroa izan zen, oso arraroa....
Parisko Charles de Gaulle aireportutik Loiukora doan hegaldia. Barruan hamaika bidaiari eta beste hainbat istorio: lan-elkarrizketa batera joan eta haurdun dagoela ezkutatu duen exekutiboa; barruko bulkada...
Terrorearen generoa landu du oraingoan Arretxek, hamaika istorio beldurgarri biltzen dituen ipuin liburu honekin. Hilketa odoltsuak aurkituko ditugu batean, zomorroak ilunpean bestean, ulertu ezinezko...
Literaturarekiko eta emakumeenganako pasioek bat egiten dute eleberri honetako protagonista izengabearengan. Gaztetan hasi eta zahartzaroaren atariraino, maite dituen andreekiko hainbat esperientzia eta...
Finzi-Continitarrek, Ferrarako juduen arteko familia aberatsenak, halako lilura bat sortzen diote nobelako protagonista eta narratzaile gazteari: ez bakarrik haien etxe erraldoiagatik, bizimodu isolatuagatik,...
Arratsaldeko seiak dira, euria zarra-zarra leihoko kristalaren kontra, eta Bizipox zahar egoitzako irakurketa-kluba bere saioa hasteko prest: Javiertxo gidari, eta egoitzako atso-agure kuadrilla gurpilean:...
Puede que no esté disponible para la venta en tu país, sino sólo para la venta desde una cuenta en Francia.
Si la redirección no se produce automáticamente, haz clic en este enlace.