Pantalla :
?Sos bat bera ere ez niola pasako esan nion. Beti berdin. Faena kaskarra antzeko esaldiekin errematatzen du aldiro: emadazu zerbait, larri nabil, lana kobratu bezain pronto itzuliko dizut. Erromantikoa...
Goizalde Landabaso kazetari bilbotarrak poema-liburu berri bat dakarkigu, bere bizitzako zertzeladak idatziz jaso, eta horiek, ez galtzeko, segurtasun-kopia poetikoa bihurtu balitu bezala: identitatea,...
Gertaera harrigarri eta pertsonaia bereziak asmatu ohi ditu idazleak liburu bat sortzeko orduan; kasu honetan alderantzizko bidea egin du Mendigurenek: bere familiako adarretan ibili da aztarrika, pertsona...
Bere asperdura eta nazka guraso dibortziatu baten etxetik bestearenera garraiatzen dituen nerabea; aita enpresaria hil ondoren beren erdipurdikeriarekin zer egin ez dakiten seme-alabak; ahizpa atxilotu...
ETAk aita hil zion Oihanari duela hogeita bi urte, berak hemeretzi zeuzkala. Zauria bizirik du oraindik, baina ez du horretaz inorekin hitz egiten; bere seme-alabei ere ez die ezer argirik kontatu, nahiz...
XXIII. mendean gaude. Mundu osoan milioi bat pertsona bizi dira, luxu eta ondasun guztiak eskura, inguruan beren zerbitzurako hainbat robot-gizaki dituztela, ez lanik, ez gaixotasunik, ez ardurarik gabe....
Joseba Orbe idazleak, irratsaio batean, bere hurrengo liburua iragarri du, gai minbera bat ukitzen duela-eta polemika piztuko omen duena. Handik gutxira, mendi-bide batean agertuko da Orbe, modu lazgarrian...
18 urte ditu Ainarak. Amaitua du Batxilergoa, baina ez du garbi ikusten zer egin bizitzan eta, amari aurre eginez, ikasketak alde batera utzi eta amonaren etxera joango da bolada baterako. Handik lagun...
Animaliek txiki-txikitatik txunditu zuten Ander, hezur-haragizkoek nahiz irudimenezkoek: herriko hondartzan bisitari arrotz batek eginiko hareazko tigrefamiliak edota aitonak kontatutako Arnoko tigrearen...
1938ko uztailaren 30ean, faxistek Bilbo hartu zutenetik urtebetera, hiriburutik hurbil den herri batean, hari bi gurutzatuko dira. Batetik, auto ofizial batean zenbait frankista nabarmen datoz: Augusto...
Madrilen bakandurik bizi da Lur, egun batean, iraganetik etorrita bezala, egunkari azal batean Mikelen argazki bat ikusi arte; gogora datozkio ahantziak nahi lituzkeen oroitzapenak, nerabezaroko mamuak,...
Zinemagilea balitz bezala, zenbait argazki ezaguni mugimenduaren ilusioa eman die Goiatz Labandibarrek ipuin bilduma honetan. Modu horretan bidaiatuko du irakurleak hainbat leku eta garai jakinetara:...
Paxkal dugu eleberri honetako protagonista: laborari-seme gazte bat, nabarmentzeko gogorik ez duena. Bere anaia Abelen itzalpean bizi izan da beti, eta horra non, ezustean, anaia besoen artean hil zaion,...
Exilioak badu alderdi epiko bat, bere gogorrean ere erbestea hornitzen duena. Baina baditu beste mila alderdi triste ere: eguneroko bizitza zailtzen dizuna, familiak sakabanatu eta zatitzen dituena, seme-alabak...
Ehiztari jendea gutxitan agertu izan da gure literaturan. Are gehiago: esan liteke elkarri bizkar emanda bizi direla ehiztariak eta letra-jendea, batzuk besteen berri jakin nahi ez dutela, interesak nahiz...
Bere barnean aberriaren sua irakiten sentitzen duen gazte baten ibilerak kontatzen dizkigu Exkixu deritzan nobela honek, harrika hasi Burgosko epaiketaren kontrako manifestazioetan eta metraileta eskuan...
Sare sozialen sasoian, ikuskizunaren gizarte post-industrialean, bi artista, Miren eta Jon, eta artea ulertzeko modu bi, talkan. Artistaren galderak XXI. mendearen aurrean: zenbat da obra eta zenbat artistaren...
Amodioaren eta Herioaren arteko solasa da Zugarramurdiko kontesa, Iñaki Bernaolaren eleberri labur hau. Joko bikoitz honetan, nagusi-zerbitzarien arteko amodio istorioak eta nobela gotikoaren ezaugarriak...
Muga hitzak ez du bakarrik eremu geografiko jakin bat izendatzen. Norberaren bizitzak dituen zedarriez gain, ezustean eta inork espero gabe sortzen den egoera bortitzak ere eraman dezake gizakiaren gorputz-gogoa...
Familiaren oporretako etxean bildu dira berriro anai-arrebak jada helduak direnean, baina hor daude oraindik min zaharrak; etxebizitza erosi du azkenean emakume gazte batek, modu onean gainera, baina...
Gauza asko da batean nobela hau: egileak bere amari eskainitako maitasun-kanta luze bat; familia osoaren historia eta istorio sorta txirikordatu bat; gaixotasun baten etorkiaren bila haurtzaroko oroitzapenetan...
Gizon adinean sartuxe bat, ez lagunik, ez familiarik, ez zaletasunik daukana, bere lanbidea besterik ez: gaueko zaintzailea da aluminio-fabrika batean, bere aita izan zen bezala, eta gauero eginkizun...
Irun Saria irabazi duen eleberria da hau, eta zeresana emango duena, zalantzarik gabe. Simon Azkue ginekologo ospetsuak bere gorabehera sinestezin baina berdaderoak kontatzen dizkigu, egundoko azioa egin...
Erdi Aroko Nafarroan abiatzen da nobela hau; Lizarra ondoko Iguzkitza nekazariherrixkatik orduko hiri aberatsenetakoa zen Toledoko auzo judutarrera, hainbat kontu eta giro ezagutuko dugu, kartzelatik...
Era guztietakoak dira bilduma honetako hamabi ipuinak. Deskribaturiko giroetan berdin topatuko dituzu drogaren mundu marjinala eta hiriko oligarkia harroa, musikazale modernoak nahiz baserritarrak, klase...
Ipuingintzaren erakusleiho moduko bat da Dioramak, 66 ipuin laburrez osaturiko bilduma: pasadizo xehe eta anekdota ia ezdeusetatik abiatzen da, berariaz, apurka-apurka argumentu sendoago eta giro trinkoagoetara...
Hirugarren gizona film bat izateko jaio zen, baina Graham Greenek aurretik istorioa idatzi beharra zuen, eta hartara bi arte-lan iritsi zitzaizkigun: filma eta eleberri laburra. Gerra bukatu berritan,...
Detektibe koxkor bat da Joanes, adar eta gona kontu ziztrinekin nola-hala moldatzen dena bizirik irauteko. Halako batean, ordea, Ondarroako portura argazki konprometigarri batzuk saltzera joan, eta tiro...
Ipuin bilduma bat da Tentazioak, 25 istorio labur biltzen dituena. Gaia, mundua bera bezain antzinakoa: maitasuna, sexua, gizon-emakumeen artean sortzen diren sentimendu, korapilo eta ezin ulertuak; betidanikoa,...
Amaia Lapitzek nahiago luke uda Irlandan igaro, bere lagunen antzera, baina horren ordez ama arkeologoa lagundu beharko du Palenquera, Mexikoko hondakin maien eremura. Bertan emandako lehenengo gauean,...
Puede que no esté disponible para la venta en tu país, sino sólo para la venta desde una cuenta en Francia.
Si la redirección no se produce automáticamente, haz clic en este enlace.