Pantalla :
Gauza asko da batean nobela hau: egileak bere amari eskainitako maitasun-kanta luze bat; familia osoaren historia eta istorio sorta txirikordatu bat; gaixotasun baten etorkiaren bila haurtzaroko oroitzapenetan...
36ko gerrak irabazle eta galtzaileak izan zituen; baina galtzaile guztiak ez ziren berdinak, ezta irabazle guztiak elkarren adiskideak ere. Franco epelegiav zelakoan, nazien laguntzaz iraultza egin nahi...
Gizon adinean sartuxe bat, ez lagunik, ez familiarik, ez zaletasunik daukana, bere lanbidea besterik ez: gaueko zaintzailea da aluminio-fabrika batean, bere aita izan zen bezala, eta gauero eginkizun...
Irun Saria irabazi duen eleberria da hau, eta zeresana emango duena, zalantzarik gabe. Simon Azkue ginekologo ospetsuak bere gorabehera sinestezin baina berdaderoak kontatzen dizkigu, egundoko azioa egin...
Erdi Aroko Nafarroan abiatzen da nobela hau; Lizarra ondoko Iguzkitza nekazariherrixkatik orduko hiri aberatsenetakoa zen Toledoko auzo judutarrera, hainbat kontu eta giro ezagutuko dugu, kartzelatik...
Era guztietakoak dira bilduma honetako hamabi ipuinak. Deskribaturiko giroetan berdin topatuko dituzu drogaren mundu marjinala eta hiriko oligarkia harroa, musikazale modernoak nahiz baserritarrak, klase...
Ipuingintzaren erakusleiho moduko bat da Dioramak, 66 ipuin laburrez osaturiko bilduma: pasadizo xehe eta anekdota ia ezdeusetatik abiatzen da, berariaz, apurka-apurka argumentu sendoago eta giro trinkoagoetara...
Hirugarren gizona film bat izateko jaio zen, baina Graham Greenek aurretik istorioa idatzi beharra zuen, eta hartara bi arte-lan iritsi zitzaizkigun: filma eta eleberri laburra. Gerra bukatu berritan,...
Detektibe koxkor bat da Joanes, adar eta gona kontu ziztrinekin nola-hala moldatzen dena bizirik irauteko. Halako batean, ordea, Ondarroako portura argazki konprometigarri batzuk saltzera joan, eta tiro...
Neguaren atarian Aranbeltza goi-mendietako herrixkara dator Gorospe inspektorea, oporraldi atsegina eta lasaia igarotzeko asmotan. Elur-gosea du, neguko elurteen babes isilean aurkitu nahi du bakea. Baina...
Ipuin bilduma bat da Tentazioak, 25 istorio labur biltzen dituena. Gaia, mundua bera bezain antzinakoa: maitasuna, sexua, gizon-emakumeen artean sortzen diren sentimendu, korapilo eta ezin ulertuak; betidanikoa,...
Amaia Lapitzek nahiago luke uda Irlandan igaro, bere lagunen antzera, baina horren ordez ama arkeologoa lagundu beharko du Palenquera, Mexikoko hondakin maien eremura. Bertan emandako lehenengo gauean,...
Mexikoko gertakarien ondoren, Tunisiara joan da Amaia Lapitz, ama eta amonarekin batera oporrak pasatzera. Lasaitasun gutxi izango dute, ordea: batetik, Udaberri Arabiarraren hasierako matxinada egokituko...
Gerra zibil garaian kokatutako istorioekin hasi eta gaur egun arte, gure gizartearen argazki berezi bat egiten asmatu du Juan Martin Elexpuruk ipuin-bilduma honetan, askotan ezkutuan geratzen diren alderdiak...
Aitor eta Joana bai eta ez, ez eta bai dabiltza telefonoz, beren arteko harremana konpondu ezinik: Joanak maite du, baina pikutara bidali nahi du; Aitorrek, berriz, eutsi nahi dio Joanari, baina ez du...
Irudimenez eta fantasiaz betetako kondaira guztiz ederra da Pertseorena, ekintza eta abentura etengabeak dituena, magia apur bat eta ausardia asko, gaizto erabat gaiztoak eta gazte heroi lirain eta bulartsuak,...
T.ko udalbatza eratzen den egun berean, alkate eta zinegotzi berriak beren karguaren zina egiten ari direla, horra non hartzen duen plaza giza aldra anomiko bezain arriskutsuak. Armaturik datoz, haserre...
Erietxe batean esnatu da emakume gazte bat, Gazan. Kolpe bat izan du buruan baina ez du gogoratzen ezer: ez nola zauritu den, ez nor den, ez non dagoen. Apurka-apurka, baina, oroimena itzuliko zaio, baita...
"Izugarria da gure oroimena. Batzuetan, usain soil batek gomutarazten dizkigu bestela memoriaren osinetik inola ere eskuratuko ez genituzkeenak. Baserrira txikitan joaten nintzeneko garai hura, esaterako,...
Borrokalari sutsua izan da beti amona Kontxi, zalantzen artean bizi izan da bere alaba Teresa, eta telebistan atera eta modelo izatea beste ametsik ez du biloba Inesek. Familia bitxi batean girotu eta...
Xake Mate eleberri laburra da luzeraz, baina indartsua sortzen duen giroz eta intentsitatez. Nobela laburrentzako Agustin Zubikarai I. Saria irabazi duen lan honek II. Mundu-Gerraren osteko Alemaniara...
Poza da liburu honetako sentimendu nagusia, literaturan gai ilunagoak ikusten ohiturik bagaude ere: mina, tristura, tragedia... Bizitzeko grinaz eta gogoz beterik daude bertako protagonistak, hamabi,...
Jean-Louis Davant gaurko idazle klasiko bat dela esan liteke, bai adinez, bai egindako lanen kopuruaz. Baina, horrez gain, klasikotasunaren gustu eta usaina dituen lan bat egin du oraingoan, bai formetan,...
Eleberri labur hau 1898-1899an idatzi zen, eta, lehenik atalka argitaratu ondoren, 1902an plazaratu zen liburu gisa. Egileak gaztetan Belgikaren mendeko Kongon egindako bidaian hartzen du inspirazioa, Leopoldo...
Lurtarra da begiratua, egilearen lehen liburua izan arren, egundoko trebezia eta xarma erakusten dizkigun obra original eta heldua da, generoen artean dantza eta jolas egiten duena, ikerketa historiko...
Coralinek etxe berria estreinatzen duenean, bertako txoko guztiak ikertuko ditu eta ate guztiak ireki: 13 zabaltzen dira, baina 14.ak adreiluzko pareta bat dauka atzean. Halako batean, ordea, ate hori...
Alde Zaharreko patio zahar batetik etengabe datozkion zapore bortitzez eta aitaren Montecristoaren usain urdinez inguraturik, Joxe Austin Arrieta, Abuztuaren 15eko Bazkalondoan, bere bizitzaren hainbat...
Hala dio liburu honetako pasarte batek, amaiera aldean (138. or.): “Liburu honetan ere, norberaren munduaren adierazpenarekin edo egolatria ttantta batzuekin batera, honelako uste bat dago sakonean: bizitzaren...
Esta novela da cuenta de las aventuras y desventuras de Martín de Munibe, alias Thomas de Toulouse, contrabandista de libros prohibidos y fugitivo de la Inquisición. Libros prohibidos por subversivos...
?Arazoa ez da edertasuna. Nik eder izaten jarraitzen baitut. Arazoa da ni, dagoeneko, ez naizela ehiztariak muturka jar ditzakeen ehizakia. Nor da kaiola batean dagoen erbia tiroz hiltzeko irrika duen...
Puede que no esté disponible para la venta en tu país, sino sólo para la venta desde una cuenta en Francia.
Si la redirección no se produce automáticamente, haz clic en este enlace.