?Arazoa ez da edertasuna. Nik eder izaten jarraitzen baitut. Arazoa da ni, dagoeneko, ez naizela ehiztariak muturka jar ditzakeen ehizakia. Nor da kaiola batean dagoen erbia tiroz hiltzeko irrika duen ergela? Nork eraman nahi du horrelako erbi bat elkartera? Hori ez da dibertigarria. Ehiztariek jolas egin nahi dute, hemen eta han usaindu, txakurrek diotena entzun, tiro egin aurretiko izerdia sentitu, belar izpi baten atzean itzal bat, zaunka urduriak, eskopeta jaso, begi bat itxi eta tiro egin: plastiko errearen usaina, erbia oraindik taupaka, ?hirugarrena!?. Ehiztariek, beste ehiztarienekin kontrastean estimatzen dituzte beren piezak?. Ondoz ondoko lursailetan bizi diren andre-gizon bakarti bi, euren katuen harremanek elkartuak; eroritako hagin baten ondorioz eskolako lagun ahaztuarekin topo egitera beharturiko erizaina; oporrak gurean pasatzera datorren haur sahararrak etxekoen artean eragindako aztoramena; bi lagun errepidean, berriketa axolagabean; Parisen aberats izatera jolasten diren neska gazte parea? Hemen eta gaur giroturiko zazpi istorioetan barrena, gizon-emakumeen sentimendu esan gabeko eta ahultasun ezkutuetan arakatzen du Eider Rodriguezek: desiraren zirrikituak, edertasunaren on-gaitzak, diruaren morrontzak, sexualitatearen ernetzea, ilusioen itzaltzea? Lurralde lanbro-tsuetan mugitzen dira ipuin hauek, luma bisturitzat harturik, kontaturikoa bezain inportatea dutelarik isildurikoa.
Seguir leyendoexpand_more
Título : Katu jendea
EAN : 9788497838610
Editorial : elkar
Edad, de : 18 años
Fecha de publicación
: 14/5/10
Formato : ePub
Tamaño del archivo : Desconocido
Protección : CARE
El libro electrónico Katu jendea está en formato ePub
protegido por CARE
- check_circle
Este eBook es compatible para su lectura en la aplicación Vivlio de iOs y Android.
- check_circle
Este eBook es compatible para leer en My Vivlio.
- check_circle
Este eBook es compatible para su lectura en el lector Vivlio.
- check_circle
Este eBook es compatible para su lectura en un e-reader Vivlio.
¿Quieres leer en un eReader de otra marca? Sigue
nuestra guía.
Conectarme
Mi cuenta