Asle eta Alida bikote gazte bat dira, haurdun dago Alida, etxetik alde egin behar izan dute, eta ate joka dabiltza herri arrotz batean, aterpe eske. Oihartzun biblikoak dituen abiapuntu horretatik, gizatasunez...
Karim institutuaren ondoko terraza batean dagoela, bonba-motxila baten leherketaren lekukoa da. Atentatuaren egileen ondoan zegoen, baina onik atera da, ondo ulertzen ez duen ahalmen bitxi bati esker....
Limak dagoeneko menderatzen ditu Maia ama jainkosak emandako bi botereak: eguraldiaren gaineko eragina eta besteen larruan jartzeko ahalmena. Marik, ordea, beste erronka bat jarri dio alabari. Limak jaso...
Inoizko bizipenik erona biziko dute istorio honetako pertsonaiek beilatoki batean: aita galdu duen Elene, heriotzaren aurka tematzen den Mikel, Irene influencer-a, sabelean haurtxo birtual bat daraman...
Itziar Otegi Aranburuk 1972an jaio zen Oiartzunen eta Gasteizen bizi da gaur egun; ikasketaz eta lanbidez itzultzaile-interpretea, literatura unibertsaleko hainbat egile euskaratu ditu, haurrenzako album...
Mediterraneora etorri da emakume alargundu berria. Doluaren zamak atzean utzi nahi lituzke, itsaso bareago honetako ur urdinetan jostatu. Bizitzari berriz egin irribarre, bizitza berri bati esan ongi...
Plater hegalari bat iritsi da Lur planetara, estralurtarrak etorri dira gugana, baina ez dute lur hartu ez Dakotan ez Minessotan, baizik eta Euskal Herrian; zehazkiago, Anoeta herriko bi baserriren arteko...
Pantalla :
Aitari zerbait entzunik, amatxiren bizipenen gibeletik abiatzen da Marie, Donibane Lohizuneko gaztea, Parisko ikasketak bururatzeko egin behar duen azken memoria lanerako. Ez zaio erraza suertatuko, ordea,...
Haur bat desagertu da bere etxetik, gurasoak kanpoan zirela. Foruzaingoa arduratuko da kasuaz, baina, misterioa argitzearekin batera, beste desagertze zaharrago eta ilunago baten arrastoak aurkituko dituzte....
Blokeatuta dago Ismael, bere nobela berriarekin aurrera egin ezinik, argitaletxetik deika eta epea gogoratzen ari zaizkion arren. Gauzak okertu egingo dira, gainera, bere amak istripu bat izan duela-eta,...
Amatasuna gai zentraltzat hartzen duen poema-bilduma: ama bihurtu aurreko emearen sentipena; haurdun bihurtzeak sortzen dituen larritasunak, pozak eta beldurrak; ama bilakatzearen sentimendu kontraesankorrak,...
Nereak 35-40 urte ditu; noizbait maite izandako lana baina egun estresaturik daukana, egunkari batean; senar jator eta alaba zoragarria, zeinei ez dien eskaintzen behar luketen arretarik; eta istorio...
Iratin dabiltzala, eztabaidan hasi dira Ana eta Oskar, neskak deskubritu baitu mutilak harremanak dituela beste gizonezko batekin. Liskarraren ondotik bereizi egiten dira mendian: Oskar autoa utzia duten...
Jubilatu ondoren aspertzen hasita dauden komando ohi bateko kideak atraku bat eta bahiketa bat antzez-tera jolastuko dira, berrogei urte lehenagoko ekintzak gogoratzeko, batetik, eta garai hartan atzetik...
Floridatik dingilizka geratutako azken uhartea da Cayo Hueso, Antillen erdian igeri, Kubaren eta kontinentearen erdibidean. Hantxe bizi da, otarrain-arrantzan, istorio hau kontatzen duen kapitain zaharra,...
Siscak hamabost urte ditu, eta Coruñako Galera espetxean preso dago, emakume ororen antzera bera ere ez baita bere gorputzaren jabe. xix. mendearen amaieratik datorkigu eleberri honen orrialdeetan haren...
Lehen Mundu Gerraren aurreko urteetan, Eslovenia, Europako beste herrialde asko bezala, Estatu Batuak, Agindutako Lur berria, helburu duen migrazio masibo batean odolusten ari da. Rozina, emakume bizi...
XVI. mendeko Nafarroa: barne borrokak, gaztelarren konkista, Nafarroa Beheretik erresuma osoa berreskuratzeko saio ustelak, Europa osoa inarrosten duten erlijio-gerrak? eta horien guztien erdian Mailutarren...
Maitasunezko eleberri klasikotzat hartu izan da Madame Bovary: Emmak, Charles Bovary medikuaren emazteak, ezkonbizitza betiberdinaz asperturik, maitale baten besoetan bilatuko du bere gaztetako amets...
Ganaduaren marruek iratzarri dute Galo goizaldean. Etxe-aurrean piztu den suteak aztoratu du ganadua. Sutean aitxe hil dela ikusi du Galok. Jakin gura du sutearena istripua izan den ala hil egin duten...
Ursha bere gurasoekin eta anaia txikiarekin iritsi da Esloveniaren eta Kroaziaren mugatik gertu dagoen Mali oki herrixkara, asteburu bat pasatzera bere aitona-amonek basoaren erdian duten landetxera....
Lur bat haratago euskaraz inoiz idatzi den eleberri mardulena da, eta askoz gauza gehiago ere bai. Historia handi, eder, mamitsu, liluragarri bat kontatzen digu beste hamaika istorio txiki, bitxi, jakingarriren...
Nahiak mugiarazten gaitu, zerbait lortzeko desirak, gure baitan txinparta bat piztu duen huraxe eskuratzeko irrikak. Hamaika ahalegin egingo ditugu kutixia hori gauzatzeko, grina horrexen menpe jarriz...
Azken aldian oroitzapen eta saiakera kutsuko liburuak idatzi ondoren, fikziora itzuli da Mendiguren, ipuinetik nobelarako bidean doazen bot istorio idatziz, bihotzaren gaitz, min eta pozekin zerikusia...
Europa zaharreko uharte txiki bati dagokion hotel zahar eta txiki batean, gizon bat zenbait egun pasatzen, aspaldi ikusi gabeko anaiarekin batean. Leihotik begiratu, eta emakume baten errainua ikusi uste...
Euskararen egoerari eta geroari erreparatzen diogunok datu kontraesankorrak jasotzen ditugu: alde batetik, inoiz baino handiagoa da euskaldunen kopurua, alfabetatze-maila, kultur produkzioa edo hizkuntzaren...
Gaztetan, Deustuko Unibertsitateko ikaslea zela, ikerketa bat egiten ibili zen nobelako protagonista, baserritarrak joan ohi diren diskoteketan ze ohitura zeuden eta horrek maiorazkoak mutilzahar geratzearekin...
Haurra zela sexu-abusu bat pairatu zuen Lidek, etxean bertan, Donapaleun. Gertakaria memoriaren zoko batean erdi baztertua eduki du urtetan, baina gaztaroan, Baionan bizi dela, trumilka datozkio irudiak...
Urrutiko estanpetan izeneko narrazio liburua izenburuak berak dioenez, batetik, giro irreal eta fikziozkoan murgiltzen da maiz eta, bestetik, batez ere mundu artistikoan ezaguna den "estanpa" hitz polisemikoari...
Ispiluen arteko zirriborroak eleberri laburrak diktadura argentinarraz dihardu. Izenburuari dagokionean, Argentina beti distirari atxikita egon da, hortik ispiluak, baina diktadurak eragindako sarraski...
Izenburuak iradokitzen duen bezala, Arrasateren erreketaren garaiko istorio bat kontatzen da nobelan. Egoera historikoak ezartzen du testuingurua, oinaztarren eta ganboatarren arteko borroka latzak, baina...
Behin batean, aspaldi, fantasma bat ikusi nuen. Eta gero, handik lau urtera, beste bat. Lehenengo fantasma maitekorra zen, eta usain onekoa. Nardo-usaina zuen. Beatriz Obregónen espiritua zen. Berari...
Goizaldean bi bizitza gurutzatu dira sarean. Bi gazte joko misteriotsu batean: ametsak, ilusioak eta kezkak partekatzen dituzte, baina ez identitateak. Laster emango dute hurrengo pausoa: itsu-itsuko...
Behin batean, aspaldi, fantasma bat ikusi nuen. Bai espektro bat, agerpen bat, espiritu bat; nahi duzun bezala esan; kontua da ikusi egin nuela. Gizakia Ilargira iritsi zen urtean izan zen eta une batzuetan...
Ez da batere ona Adrianek anaiarekin duen harremana, eta amak elkarrekin ibiltzera behartu ditu. Amaren ideia horrek, itxuraz, ez du ez bururik, ez buztanik, baina ezusteko fruituak eman ditu. Imanolen...
«Ismael Arana naiz, hamasei urte ditut, eta batzuetan ikusezina izan nahi nuke, airean desagertu ahal izateko». Beharbada, dagoeneko gehiegi dira halako esaldiak errepikatzen dituzten gazteak. Egoera...
Abentura-eleberri honen erritmoa bizibizia da, eta César Mallorquík ezin hobeto elkartu ditu istorio konplexu baten atalak. Bolivian hasten da narrazioa, Flor Huanaco andreak Espainiara alde egin aurretik,...
Puede que no esté disponible para la venta en tu país, sino sólo para la venta desde una cuenta en Francia.
Si la redirección no se produce automáticamente, haz clic en este enlace.