Pantalla :
Aspaldiko mendeetako Euskal Herrian aita pedofilo intzestu egileari gertatua harilkatzen du eleberri honetan Peillenek. Erdi elezahar hori oraingo leinu bati egozten dio, eta, horregatik, Hego Amerikako...
Zortzi narrazio hauetan mugitzen diren pertsonaiak bezain protagonista dira haietan ageri diren egoera eta bizimoduak. Eguneroko bizitzan ez hondoratzeko lilura helduleku bakarra duten pertsonaiak, edota...
Renon kokatuta daude kontakizun hauek. Areago, Reno hiria bera da pertsonaia nagusia, ipuinetako pertsonaiei biziki eragiten dielako. Horregatik, Reno hiriak berak jasaten ditu denboraren erasoak, pertsonaiek...
Maite eta Asier ama-semeak etxe bila dabiltza. Miren eta Mikelen etxea ikustera doaz. Xabier etxe-agentziako saltzaileak laguntzen die etxea gelaz gela ikusten. Hari xume hori erabiltzen du autoreak irakurlea...
Kafka Bilbon, izan, bilduma honetan dagoen narrazioetako bat da, baina bada beste zerbait ere, bilduma osoaren giltza, alegia; idazle txekiarraren presentzia liburu honetan ez baita narrazio bakar horretara...
Irun hiria saria 1997 "Zer gara? Berez gurekin datorrena ala bizitzan zehar egiten goazena? Bien nahastea, agian? Bi galdera horien inguruan mugitu nahi izan dut Jostorratza eta haria idazterakoan; alde...
Atentatu baten lekuko izan da hamasei bat urteko neska bat. Neska horrek berak kontatzen ditu hurrengo hogeita lau orduak, inguruan eta bere barruan gertatzen diren hausturak eta hausnarketak jasoz; autoreak...
Deabrua, mito faustikoa, alegia deabruari arima saltzea dohain baten truke. Gai horren inguruko bost ipuin eta glosario bat ageri dira liburuan. Lertxundik horretarako euskal ahozko tradizioa eta Europako...
Organizazio armatu bateko kide bat, atentatu bortitz batean parte hartu eta gero, haurtzaroko adiskide baten etxera doa, gau baterako aterpe eske. Barrura egin, eta harekin batera iragan atzendua sartzen...
Jendeen jende antzerkia komedia bat da. Familia batean gertatzen da. Erretreta hartu ondoan bere sorterrira itzulia den izebak familiako zuhaitz genealogikoa egina du, eta 400 askaziz goiti aurkitu ditu...
Gertatuko zitzaizun noizbait: entzuten duzu esaldi bat eta hitzek, laser isil nahiz indartsu baten antzera, zainak ireki, zainen barruan sartu, atzera zainak itxi eta odolean txertatuta geratzen zaizkizu,...
"Eta zer den ene beste esku hau, ezabatzen baitu idazten dudana oro; eta zer den eztarri hau ere, beste baten hitzak ahoskatzen baititu; eta zer diren ene oinak, eromenaren bidean galtzen baitira, eta...
Gauza trajikoak umorez esaten maisu da Linazasoro. Irribarre, barre-azal, barre txiki eta handi, denak saiatuko ditu irakurleak, gauzek, ordea, trajiko izaten jarraituko dute. Aldarte ona behar du irakurleak...
Bost pertsonaia, bost bizitza, bost kontakizun: bost ikuspuntu egoeraz hobeto jabetzeko. Bost bagoi, liburu hau den tren espresari maisuki lotuak. Norabide argia: irakurlearengan lilura piztea. Eta galderak:...
Poetak zioen maitatzen ez dakien pertsona ez dela bizi, baina asko eta itsu maite duenak ere lanak ditu. Galdutako amodio baten kontakizuna da eleberri hau, galdu den unetik hasita, obsesioaren eremuetan...
Olympia oso neska berezia da. Amets bat du eta etsi gabe borrokatuko da hura lortzeko: Olympiak gimnasta olinpikoa izan nahi du. Olympiak erronka berriei aurre egin beharko die aurtengo denboraldian:...
Guy de Maupassant da France profondeko izaera sakona modu fidelenean jaso eta deskribatu zuen idazlea. Gustave Flauberten miresle eta laguna, le mot juste bilatzea zen Maupassantentzat ere idaztea, eta...
Hilabete gutxiko bizia gelditzen zaio Teresari. Arantza bat eraman izan du barru-barruan sartuta bere bizitza osoan, Almike alabak hemezortzi urte betetzeaz batera etxetik alde egin izana, droga-arazoak...
Hamaika kontakizun labur biltzen ditu esku artean duzun liburuak, denak ere saiakera literarioaren eta autobiografiaren artean daudenak, 1944ko udazkenetik 1962ko udara bitartean lehen pertsonan idatziak,...
"Urtarrilaren lehenean, munduaren azkeneko urteko lehen egun honetan, zerbait berezia gertatu da gure artean, hautatuon artean. Udaberrian gertatzen den bezala izan da, pozik jartzen zarela zergatik jakin...
Ama izateak zer esan nahi duen galdegiten hasi nintzaion neure buruari haurdun nengoela jakin orduko. Eta haren atzetik etorri zen galdera-sorta ez da gaur-gaurkoz oraindik gelditu. Emakumea noiz amatzen...
EUSKADI ZABALKUNDE SARIA 1999 Nobela honetan gailurreraino darama Andoni Egañak guztiz berezkoa duen diztantziarako eta zehar-esanerako maisutasuna. Frai Kandidoren bizitza kontatzen du bertan. Bi argazkik...
Irenek helduleku gutxi dauzka: lan egiten duen liburu-denda, oroitzapenak eta animaliekin dituen ametsak. Eta pertsonaia-galeria berezi eta erakargarria osatzen duten bere lagunak: Claudio, literatur...
Vincent antzerkilariak bizitza aldatuko dion bisita bat jaso du. Goi mailako bi militar dira. Karlistak omen. Arrotz egiten zaizkio aktore eta zuzendari frantsesari haien operetako uniformeak, are arrotzagoa...
Zer garen eta zer izan nahi genukeen. Hara hor buruhausteak eragiten dizkigun arazo bat, bai alor pertsonalean bai alor politikoan ere, herri bat (edo bi, edo hiru edo batere ez) garenez gero. Eleberri...
Euskal Herria lurralde txikia izanik, geografikoki eta ekonomikoki guztiz estrategikoa izan da. Horregatik, sarritan gertatu da banaturik mugak ezarrita. Jada, erromatarrek beren Inperioaren garaian,...
Akiles eta dortoka Kondairaren arabera, Akilesek inoiz ez du dortoka harrapatuko, aporia ezagun horri helduz eraiki da dortoka eta heroiaren arteko harremana.
Hamaika atal laburretan jasotzen ditu egileak bere bizitzaren une erabakigarrienak. Jaioterri izan zuen Hungariatik Austriara, eta handik Suitzara emigratu zuenean lau hilabeteko bere alabarekin, hungarieraz...
Estilo berri bat dakar Arantxa Iturbek: freskoa, bixia, lotsagabea. Bere ipuinak azkarrak dira, arinak, ironikoak; gizon-emakumeen arteko harremanen ikuspegi berezia eskaintzen dute, umoretsua eta aldi...
Gretak bazekien gizonekin zuen harremana aterkiekin zuenaren berdin-berdina zela. Haien beharra zuen, baina euria ari zuenean bakarrik oroitzen zen haiekin. Milaka eu-ritako galdu zituen Gretak bere bizitzan....
Puede que no esté disponible para la venta en tu país, sino sólo para la venta desde una cuenta en Francia.
Si la redirección no se produce automáticamente, haz clic en este enlace.