Pantalla :
Gerra, apenas nabari den Arrasateko kaleetan. Hori da akaso atzeguardiaren berezitasuna, frontetik urrun bizitzak aurrera egiten duela, kontzientzia-erruduntasunaren eta eguneroko errutinaren arteko nahasketa...
Ipuin liburu sendo eta mardul bat prestatu du Zalduak, bere azken urteetako lanaren emaitza. Estilo, gai eta luzera desberdineko 38 ipuin bildu ditu guztira, hiru parte nagusi eta eranskin batean. Zalduak...
Osaba Azizekin bidaian joan behar duela esan diote Yusufi gurasoek, baina berak ez daki arabiar hori ez dela bere osaba, baizik eta merkatari aberats bat, eta harekin daukan zorra kitatzeko saldu duela...
Gaztetatik elkarren berri izan ez duten anaia bi berriro elkartzen dira, aitaren heriotza dela eta. Nerabe zakar eta bortitzak izan ziren biak behinola. Gazteenak ganorabako samarra izaten jarraitzen...
Pederastia-kasu zenbait gertatu dira herrian, eta horrek ondorio nabarmenak izango ditu protagonista gaztearen familian. Susmagarri nagusiaren laguna da aita, eta jakinaren gainean ez ikusiarena egiteaz...
Ez du soberako hitzik. Ez dizu emango deskribapen xeherik, argumentu aberatsik, pertsonaien nortasun konplexurik. Motzera jotzen du beti egileak, mamira, muinera; horregatik bihurtu da Karlos Linazasoro...
Jon Garai detektibeak ohiz kanpoko abisua jaso du: Patrizio Eizagirrek berarekin egon nahi duela. Droga-trafikoarekin aberastu omen den handiki hori kartzelatik atera berri da, eta gure detektibe bizkorrak...
Utzi berria nuen nik ETA 1967-ko apirilean; nahiz 1965-ko haseran, eta Ipar Euskal Herritik, eta Frantziatik, lehenengo aldiz kanporatua izan nintzenez geroztik, ene militante bizikera, ezinbestez, dexente...
Errosario Iruarrizaga hil berri da, Sarasketaren alarguna, Donostiako familia aberatsenetako bateko kidea. Testamentu irakurketara azaldu dira haren seme-errainak eta bilobak; ugariak dira utzi dizkien...
Peru Leartzak bere bizitzaren xehetasunak ematen dizkigu liburu honetan eta asko irakurri baino lehen konturatzen gara asperdura eta larrimina direla Peruren bidaiakide bizitzako bidean. Asperdura eta...
2011ko uda da: ETAk erabakita dauka armak behin betiko uztea, baina oraindik ez du horren berri ofizialik eman. Aldi berean, erakundearen zuzendaritzan poliziak infiltraturik eduki duen satorra agerira...
Karlos Jaso jazz musikari iruindarra Heinsborg izeneko uharte txiki batera joan da bizitzera, Danimarkan, Maddi bere alaba jaioberriarekin. Bertakoa zen Karlosen emazte eta haurraren ama, Ejda, baina...
Leku lasai eta ederra da Urdaibaiko itsasadarra, naturaren mirari bat gizakien eskura. Alabaina, baretasun hori laster apurtuko da, kazetari ezagun bat trenbidean lotuta agertuko baita trenak harrapa...
Maitasuna, zeloak, altruismoa, egoismoa, inbidia, erresumina, beharra, kariñoa, menpekotasuna, miseria, errua, plazera, damua, desesperazioa, nartzisismoa, beldurra, neurosia,? sentimendu- sorta zabalaren...
Asier bullying-aren biktima da, bere gelako hiru lerdok bizitza izorratzen diote eta edozer egingo luke haietaz libratzearren. Bat-batean, amets bat balitz bezala, zer eta katu beltz bat azalduko zaio,...
Uztailetik uztailera, euria. Gutunetik gutunera, epela. Garazi Goia eta Goizalde Landabasoren arteko gutun trukaketak urtebete eman du euriari bizkar eman guran. Ezin, ordea. Teknologiaren modernismoa,...
Familia: maitasunaren habia, gizartearen zutabea, elkar-laguntzarako tresna, umeen haztoki eta zaharren babesa. Familia: itxurakerien tenplua, gezurren zuloa, gorrotoen gordailua, zurruntasunaren eskola...
Murru osteko bonbillak argitasun doi-doi bat bidaltzen digu, iluntasun arindu bat esango nuke. Simut! oihu dagit berehala. Argia! Argia dakust!! Etzanda erori naiz Simut belaunikatuaren kontrara. Ez daiteke,...
Bi ahizpa, urtetan elkar ikusi ez dutenak, bat-batean amaren heriotzak berriro elkartu dituen arte. Asko dute batak besteari esateko, urrun egon diren bitartean bakoitzari gertatu zaizkionak, eta baita...
Ertzain gotorki armatuak, ekologista sutsu solidarioak, kazetari zinikoak edo jakingoseak?Denak doaz Sasiondora, han, diotenez, baserritar txoro edo terrorista fanatiko batek tiroka egin baitie aurre...
Bere jatetxea eta neskarekiko gorabeherak beste kezkarik gabe bizi da Aitor. Halako batean, baina, hildakoak hasiko dira irteten armairutik, eta bera ere zipriztinduko du odolak; kontua nondik nora doan...
Ia ezagutzen ez zuen aitonak herentzian mendian galdutako etxe bat utzi diola-eta, hara doa Ane Duhalde, ordura arteko bere bizimodu grisa eten nahian. Etxean, baina, deskubrimendu lazgarri bat egingo...
2016ko sanferminak hasi berritan, bost gizon atxilotu zituzten Iruñean, denen artean neska bat bortxatzea leporatuta. Aurki, kasuak ohiko dimentsio guztiak gaindituko zituen: inor gutxi geratuko zen sanferminetan...
Umorezko eleberri bat idatzi du Joan Mari Irigoienek, futbolaren munduan girotua. Protagonistak, baina, ez dira futbolari eta entrenatzaileak, baizik eta futbolzaleak: Realaren aldeko bikote bat eta...
Zein da neurri ona gertakari batetik distantzia hartu ahal izateko, baina oraindik gertakariak fresko mantentzen direla ziurtatzeko? Noiz igarotzen da gertatu berria den zerbait, gertatu zen hura izatera?...
Pasaiako Platako itsasargiaren oinetan sarraskiturik agertzen da emakume baten gorpua, sabeleko gantzak erauzita. Faroan bertan bizi den Leire Altuna nobela erromantikoen idazleak deskubritu du hilotza,...
Hiru itsasontzi abiatu dira, 1615. urteko udaberrian, Donostiatik Islandiara, baleak arrantzatzeko asmoz. Aurreko urteotan bezala, hango Ipar Mendebaldeko Fiordoetako magistratu Ari Magnussonekin sinatutako...
"Ardotxi"k liburu bat utzi zuen erdizka egina: "Mentxakaren aitorpena". Lehen bertsio bat gaztelaniaz idatzi zuen; gero euskaraz berridazten hasi zen, eta horretan ari zela eman zion zo-ritxarreko bihotzekoak....
Azpil herriaren zanpaketa eta desegitea kontatzen du nobela honek, eta herri horrek bizirik irauteko egiten dituen ametsak eta borrokak. Idazlearen jaioterri Altza ikus dezakegu hor, ondoko hiriburuak...
?Sos bat bera ere ez niola pasako esan nion. Beti berdin. Faena kaskarra antzeko esaldiekin errematatzen du aldiro: emadazu zerbait, larri nabil, lana kobratu bezain pronto itzuliko dizut. Erromantikoa...
Puede que no esté disponible para la venta en tu país, sino sólo para la venta desde una cuenta en Francia.
Si la redirección no se produce automáticamente, haz clic en este enlace.