Honako hau Egunero-ren kronika da, emergentziazko egunkari baten bizialdi laburraren kronika, alegia. Izan ere, Egunero 2003ko otsailaren 21ean sortu Euskaldunon Egunkaria indarraren indarrez itxi eta hurrengo egunean bertan eta urte hartako ekainaren 20an argitaratu zen azkenengo aldiz Berria plazaratu bezperan. Beraz, zubi bat izan zen, euskarazko egunkari bat kioskoetan etenik gabe egotea ahalbidetu zuena. Egoera ez zen arrunta eta egunkari hura ere ezin arrunt edo normalizatua izan, ezer baino lehen, Egunkaria-ren itxiera bidegabeari emandako erantzuna izan baitzen. Ezaugarrietan ere, prekarioa izan zen, halabeharrez. Paradoxikoki, euskarazko egunkari batek inoiz izan dituen irakurle, erosle eta harpidedun gehien izan zituen. Hura Egunkaria-ren itxierak eragindako elkartasun-olatuari esker izan zen, jakina, Egunero egun batetik bestera plazaratzea eta lau hilabetez irautea ez baitzen inolaz ere langile talde baten borondatearen eta lanaren ondorio hutsa izan. Imanol Muruak bertatik bertara ezagutu zituen Egunero eta Egunero-ren inguruabar guztiak, eta haien berri ematen digu liburu honetan, bizi-bizi eman ere, euskal prentsaren historian lekutxo bat ongi merezia duen egunkari hura jaio eta hil zela hogei urte betetzen diren honetan
Seguir leyendoexpand_more
Título : Egunero behar genuen
EAN : 9788413602974
Editorial : elkar
Fecha de publicación
: 24/1/23
Formato : ePub
Tamaño del archivo : Desconocido
Protección : CARE
El libro electrónico Egunero behar genuen está en formato ePub
protegido por CARE
- check_circle
Este eBook es compatible para su lectura en la aplicación Vivlio de iOs y Android.
- check_circle
Este eBook es compatible para leer en My Vivlio.
- check_circle
Este eBook es compatible para su lectura en el lector Vivlio.
- check_circle
Este eBook es compatible para su lectura en un e-reader Vivlio.
¿Quieres leer en un eReader de otra marca? Sigue
nuestra guía.
Conectarme
Mi cuenta