Bashevis Singerrek zioen indar arraroa daukala janzkerak. Nobela honetan ere indar handia dauka janzkerak, indar arraroa, baina ez da arropaz bakarrik ari, bizitzaz ari da gehien bat. Guk geuk gidatzen dugu gure bizitza? Galdera Mendebaldeko Kulturaren erroetan dago, eta milaka literatur lan saiatu da plazaratzen eta erantzuten. Nobela honek galdera hori egin nahi du berriz ere, hemendik, gaur egungo Euskal Herritik. Erantzuna, baldin badago, norberak aurkitu behar du, jakina.
Alde batetik, tragediari buruzko ikastaro bat egiten ari da Terese, eta bestetik, aitaren heriotza iragarriaren tragedia ari da unez une bizitzen. Terese eta Tragedia, biak "t"z hasten diren hitzak. Ermuko Foroko kide da Barrutia irakaslea. Barrutiak ematen dio Tereseri tragediari buruzko ikastaro hori eta harreman esperpentiko bat sortzen da irakasle eta ikaslearen artean. Bada, bestalde, gertakari ilun bat Barrutia eta Tereseren aita lotzen dituena. Hirurogeita hamarreko urteetan gertatu zen, eta Hendaian bizi ziren orduan, Espainiako poliziatik ihesi.
Elementu horiek denak mahai gainean jarri ditu Olasagarrek eta tragediari buruzko kontakizun mingarri bat sortu du. Pertsonaiei min egiten diena, eta irakurleari ere bai. Izan ere, umore beltzez, sarkasmoz, eta esperpentoz betea dago T, atzean ezkutatzen denak, ordea, min egiten du.
Read moreexpand_more
Title : T (Tragediaren poza)
EAN : 9788498681383
Publisher : Alberdania
Publication date
: 1/1/08
Format : Redimensionnable
File size : 540.23 kb
Protection : Filigrane numérique
Ebook T (Tragediaren poza) is in the Redimensionnable format.
Protected by Filigrane numérique
- check_circle
This eBook is compatible for reading on Vivlio iOS and Android application.
- check_circle
This eBook is compatible for reading on My Vivlio.
- check_circle
This eBook is compatible for reading on Vivlio e-readers.
- check_circle
This eBook is compatible for reading on Vivlio e-readers.
Would you like to read on an e-reader from another brand? Discover
Our guide
Log in
My account